Ecouter radio rencontre 93.3 fm - Radio Lumière - FM 88.1 - Port-au-Prince, Haiti - Listen.


Topaketa honek, ( gaur egun bere IX. edizioa), 2005eko eraztun eklipse behaketan izan zuen hasiera, AstroCantabria eta SAPCB ( AstroBasque ) behaketa toki berean elkar topatu zirenean. Bertan erabaki zuten berriro geratzea eta bi herrialdetako astronomia erakundeak gonbidatzea ere.

Orain arte topaketaren aurreko ekitaldien xedeak Hendaian, Cantabrian eta Burgos-en izan dira, topaketa hauetan 20 talde – entitate baino gehiago parte hartu dute.

Ekitaldi honetan Bizkaiko Astronomia Elkartea ( .- .) / Agrupación Astronómica de Vizcaya 2017ko Mugazgaindiko ekitaldiaren antolatzailea da.

Ekitaldiak izaera informala dauka, Pirinio bi aldetako zaleen arteko komunikazioan eta ideien trukaketan oinarrituta dago. Bultzatu egiten da elkar ulertzea eta edukiera ahalik eta ulergarrien bilakatuz hiztun ezberdinentzat.
Partehartzea dohainik da.

Larunbat gaueko anaitasun-afarian parte hartu nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri erreserba egiteko erantsita dagoen inprimakiaren bitartez.

INSKRIPZIOA ITXITA

Topaketaren xedea:

Dock Uribitarte ibilbidea 3, 48001 Bilbo Bizkaia



Anaitasun-afariko jatetxea:

Lersundi Mesoia Lersundi Kalea, 6, 48009 Bilbo, Bizkaia



Anaitasun afariko menuak 20 euro balio du. Ordainketa transferentzia bitartez egin behar da, 2017ko urriaren 2a baino lehen, kontuaren zenbakia erreserba egiterakoan e-mailen bitartez bidaliko da.



HITZALDIEN AURKEZPENA
Hitzaldiek 20 minututako iraupena izangoko dute. Aurkezlearen eskuan geratzen da gaia aukeratzea, edukierak ez du limiterik astronomiari buruz den bitartean. Gai aniztasuna espero da: dibulgatzailea, behaketatzaileak, gaur egungo astronomiakoak, astronautika, Elkarteen aktibitateak, eta abar…

Hitzaldi aurkezleek ordenagailua eta proiektorea beraien eskura izango dituzte, hori dela eta beraien ordenagailua proiektorera konektatu ahal izango dute edota USB memoria batean, (Powerpoint…), ekarri ta eskura egongo den ordenagailu-proiektorea erabili.

Hitzaldien itzulpena bata bestearen atzetik egingo da, (ez aldi berean), hitzaldiak elebidunak izango dira, elkarteen boluntarioek itzulpenak egingo dituzte. Gomendatzen da diapositibak bi hizkuntzetan jartzea edota hitz egingo ez den hizkuntzan idaztea, (diapositibak frantzesez idaztea hitzaldia gazteleraz bada eta alderantziz).

Komunikazioak proposatzeko epea 2017ko abuztuaren 31ra arte dago zabalik.


Ordutegia eta programa PDFan.



Ecouter radio rencontre 93.3 fm

Ecouter radio rencontre 93.3 fm